Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información

BUNKER HOUSESen helburua etxebizitza merkatuaren iraultzaren bultzatzaile izatea da, itsas-kontainer bidez eginiko egituradun eraikuntzaren bitartez.

Eraikitzeko modu hau aspalditik izan da erabilia herrialde eskandinaviarretan, abantaila handiak eskaintzen baititu.

Segurtasuna

  • Etxebizitza sendo eta erresistenteak dira, bai erabiltzen den materiala, korten altzairua, bai kontainerren arteko lotura eta antolaerak egitura oso fidagarria sortzen dutelako. Izan ere, egitura tradizionala baino fidagarriagoa izan daiteke arazo sismikoak dauden eskualdeetan.
  • Pentsa dezagun kontainerrek itsasoan zehar egiten dituzten bidai luzeetan, egurats zabalean eta gainean guztiz beteta doazen beste 4 kontainerren pisua eutsiz. Zamaz aparte, korrosioa eta eguraldiaren eta itsasoaren erasoei ere aurre egin behar diete.
  • Korten altzairua egoera hauetarako prestatua dagoen materiala da, kanpo oxidazio kontrolatuak materialaren barnealdea babesten baitu bere propietateak mantenduz, iraunkortasun handiko materiala bihurtuz.
  • Eta bere erabilera bermatua dago, eraikuntza arauak betetzen baitituzte. Bizitzeko egokia izan dadin eta erosotasuna lortzeko isolamendu aproposaz hornitzea besterik ez da behar, etxebizitza tradizional batean egiten den bezala.
Seguridad en la construcción de viviendas

Prezioa

Vivienda a precio reducido
  • Eraikuntza tradizionalarekin konparatuz, prezioa %50 baxuagoa izan daiteke. Materialetan kalitatea mantenduz, aurrezpen nagusia eskulanean dago, sistemaren eraikitze azkarragatik.
  • 30m2ko etxebizitza bat 29.500€ tan eskura daiteke (lurzaila edukiz gero).

Moldakortasuna

Versatilidad en la construcción de viviendas
  • Edozein eraikuntza mota eraikitzea ahalbidetzen du, etxebizitza familiabakar batetik, hainbat pisuko eraikin bat arte.
  • Bezeroak arkitektoarekin batera defini dezake bere diseinua, akaberak, barne diseinua edota espazioen distribuzioa.
  • Urbanizagarri ez diren lurretan ere erabil daiteke, ondasun higiezina beharrean higigarri bezala eskuratu ezkero, lehen etxebizitza ez den bitartean noski.

Azkartasuna

Versatilidad en la construcción de viviendas
  • Eraikina 3 hilabete inguruan amaitua dago.
  • Pabiloi batean eraikitzen da, gero eraman eta eremuan muntatzeko.

Teknologia

Versatilidad en la construcción de viviendas
  • Bezeroak nahi izan ezkero, eraikinak azken-teknologiak barneratuko ditu. Erosotasunera, aurrezpenera edota energia-eraginkortasunera bideraturiko teknologiak izan daitezke.